Guardado en: Aralar
“Legebiltzarrak ardura handiarekin jokatu behar du biktimen legea onartzeko orduan. Gai izan behar dugu legeak ez dezan baztertu motibazio politikoak eragindako indarkeriaren biktima sentitzen den inor; eta, beraz, ekarpena egin dezala eta ez elkarbizitza baketsuaren espazioa murriztea. Hori dela eta, beharrezkoa da, ezinbestekoa, unibertso zabala jasotzea legean eta biktima guzti-guztiak sartzeko moduko gune flexiblea eratzea”.
Horrela adierazi du Aralarren legebiltzarkide Aintzane Ezenarrok legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan. Aralarrek zazpi zuzenketa aurkeztu dizkio Biktimen legeari.
Aralarren bozeramaileak adierazi duenez, “era honetako legea batek biktimen sufrimendua errekonozitzeko balio behar du, eta, ahal den neurrian, sufrimendu horrek eragindako kalteak erreparatzeko, euren bizitza berregiten laguntzeko”. Ildo horretan, Ezenarrok ontzat ematen du Legebiltzarrean biktimen legea aurkeztu izana, “jasoko eta ordenatuko dituelako biktimen zuzendaritzatik bultzatutako neurriak eta aurrerapausoa emango dugulako erakundeetatik biktimei zor zaien aitortzan”.
Aralarren legebiltzarkideak azaldu duen legez, “hirukoak aurkeztu duen legeak biktima guztiak aitortza errekonozitzeko asmoa erakusten du, baina gero, legearen artikuluetan, biktimen definizio oso ahula, motza, egiten du eta ez du batere argi uzten nori egokitutako definizioa den”. Horregatik, Aralarren zazpi zuzneketa aurkeztu dizkio Biktimen legeari “legeak diputatuen kongresuak aurretik onartu zuen biktimen legea gainditu beharra duelako eta motibazio politikoek eragindako indarkeriaren biktima guztiei zuzendutako legea izan behar dela uste dugulako”. Aurkeztutako zuzenketak
No hay comentarios hasta ahora
Deje un comentario
Deje un comentario
Línea y párrafo se rompe automáticamente, direcciones email nunca se muestran, permitido:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
