Aralar Galdakao


Aralarrek bere zuzenketa propioa aurkeztuko dio Arrasateko mozioari.
Abril 22, 2008, 11:38 am
Guardado en: Aralar, Berriak - Noticias, Notas - Oharrak

Aralarrek EAJ-PNVk eta PSE-EEk Arrasaten aurkeztu duten mozioari emendakina eginen dio, bertako zenbait kontu onargarriak izan arren, beste batzuk ez ditugulako geure egiten.

Martxoaren 7an ETAk Isaias Carrasco hil zuenetik gertatu dena heriotz horren erabilera traketsaren ondorio baino ez da. Alderdi sozialistak interes partidistak baino ez ditu bilatzen, eta joku horretan erori da EAJ. Alderdi Sozialista harrokeriz jokatzen ari da azken hauteskundeetako emaitzen ondorio, eta hurrengo hauteskunde autonomikoetarako kanpaina hasi du dagoeneko. Horren guztiaren aurrean, gure jarrera kritikoa agertu beharrean gara, eta horretarako gure emendakina aurkeztuko dugu.

EAJk eta PSE-EEk gainerako alderdiekin adostu gabe aurkeztu zuten mozioa. Testua ezagututa, gure zuzenketak egin beharrean gara, honako xehetasun hauen inguruan:

  • Lehendabiziko puntua guztiz onargarria iruditzen zaigu. Giza eskubideen defentsa irmoa egiten dugu, eta ideia eta proiektu guztien aldeko aldarria egiten duen neurrian, erabat babesten dugu. Ideia guztiak, proiektu guztiak, pertsona guztiak aldarria ozen egiten dugu.
  • Bigarren puntua onargarria izan badaiteke ere, uste dugu Euskal Herriko gatazka politikoan giza eskubideen urraketa ez dela soilik ETArengandik egiten. Asko dira adibideak eta izandako urraketak. Horregatik, urraketa guztien aurka jarrera bera behar dela deritzogu, eta ez da hori gertatzen gainerako alderdi politikoengan. Horregatik, dagoen testua motz geratzen zaigu, eta kritika hori giza eskubideak urratzen dituen edozeinengan zabaltzeko eskaria egingo dugu.
  • Hirugarren puntua guztiz onartezina deritzogu. Hauteskundeean hautatuak izan ziren zinegotzien eskubidea da gobernu taldeak osatzea, eta gainerako hautetsiek ez dugu inolako zilegitasunik inoren dimisioa eskatzeko. Edonola ere, Arrasateko alkateak Isaias Carrasco hil zutenean izandako jarrera txartzat jotzen dugu, eta hori nabarmenduko dugu gure emendakinean.

Aralar dagoen udaletan sentsibilitate politiko guztietako herritarrek euren ideiak agertzeko eta horien arabera jokatzeko eskubidea bermatu dadin egiten dugu lan, inolako bortxakeririk eta mehatxurik gabe jardun ahal dezaten. Eta konpromiso horri helduko diogu.

Ildo honetatik, ordezkaritza daukan udaletan Aralarrek lanean dihardu bertan dauden indar politikoek konpromiso etiko minimo batzuk onartzeko, lau ideia nagusiren harira, eta testua ere prestatua du horretarako:

  • Bortizkeria ororen aurrean gure gaitzespena agertzen dugu, ez diolako inolako ekarpenik egiten herri honi, sufrimendua areagotu baino, eta Euskal Herriko gatazka konpontzeko zailtasunak eragiten ditu.
  • ETAri zein Espainiako eta Frantziako Gobernuei eskatzen diegu beharrezkoak diren urratsak eman ditzaten errepresioa eta bortizkeria gainditzeko.
  • Bortizkeria era guztietako kaltetuei gure elkartasuna agertzen diegu. Sentsibilitate politiko guztietako herritarrentzat lan egiteko konpromisoa berresten du udal gobernu honek, eta herritar guztiek euren ideiak agertzeko eta horien arabera jokatzeko eskubidea aitortzen dugu, inolako bortxakeririk eta mehatxurik gabe jardun ahal dezaten.”

Edonola ere, Arrasateko gertakarien harira ematen ari den eztabaida heldutasun politiko falta nabariaren adierazle da. Errazena da zentsura mozioak planteatzea. Baina ahaztu egiten zaie zentsura mozioak modu konstruktiboan aurkeztu behar direla, eraikitzeko eta egoerak hobetzeko. Zentsura mozioek eta dimisio eskaerek gobernagarritasun arazo larria eragingo dute hainbat udaletan eta gobernagarritasun hori bideratuko duten gobernu programak adostu behar izaten direla ahaztu dute. Eta gobernagarritasun ezak, udalen lidergo ezak arazo sozial handiak eragin ditzake udalerri horietan. Hala bada, Aralarrek ez du zentsura moziorik babestuko motibo honengatik, ez Arrasaten, eta ez gainerako herrietan, eta are gutxiago era orokor batean planteatzen denean.


No hay comentarios hasta ahora
Deje un comentario



Deje un comentario
Línea y párrafo se rompe automáticamente, direcciones email nunca se muestran, permitido: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>